Horixe adierazi deuskue Arabako Trokonizeko Geroa eskolako irakaslea dan Irene Txurrukak eta Zallako Landabaso-ko gurasoa dan Ainhoa Abendañok. Bietan be sistema tradizionaletik kanpo egiten dabe lan. Geroan Waldorf sistemea darabile, umeen alde kognitiboa eta emozionala dira ardatzak, eta lan egiteko griña be lantzen dabe. Liburu barik egiten dabe behar, kuadernoagaz, eta teknologia barriak nahiko aparte itzita. Landabason be alde emozionala lantzen dabe gehienbat, umeen erritmoak errespetetan dira eta irakasleak bidelagunak dira.