Hori uste dabe Udalberrik eta EH Bilduk. TAOko beharginek atzo bertan mugarik bako huelgeari ekin eutsen. Beharginen batzordeak enpreseari negozietan hasteko 7 kaleratutakoen berehalako berronartzea eskatu deutso. Eysa-Cycasa enpreseak ezetz esan dau. Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak Bilboko udal gobernuari gatazkan esku hartzeko eskatu deutso. Udalberriko zinegotzia dan Amaia Arenalek be Bilboko udaleko gobernuaren inplikazinoa eskatu dau. Eurakaz 2018ko aurrekontuez eta uriburuko auzoen egoeraz be egin dogu berba. Datorren astean Bilboko udal gobernuko ordezkari bat edukiko dogu geurean.