Espainiako eta Portugalgo ehundaka nekazal ustiakuntzatan erabiliko daben aplikazino digitala sortu dau Eibarko Codesyntax euskal enpresak. Codesyntaxek monitorizazino sistema barri baten aldeko apostua egin dau. Plataforma adimendun honi esker nekazariek ortuan ur hornikuntza ona eta ongarritze egokiak egin ahalko dabez. Huelvako IG4 enpresak Codesyntaxi enkargua egin eutsan eta orain monitorizazino sistema barria makina bat lekutan ezarri dabe. Iberiar Penintsulako 300 ustiakuntza baino gehiagotan hain zuzen be. Codesyntaxeko Eneko Astigarragak datu guztiak emon deuskuz.