Aldauri fundazinoak antolatuta El Corazón de San Francisco liburua aurkeztu dabe Bilbon. Arturo Izarzelaia Izagirre da liburu honen egilea, eta Bilboko auzoei buruzko historia ezagutzeaz dagoan beharraz berba egin deusku. San Frantzisko auzoan gaur egun Mariaren Bihotzaren plazea dagoan lekuan, azkeneko bost mendeetan frantziskoarraren komentu bat, kuartel militar bat edota eskola publikoak egon dira. Arturo Izarzelaiak sortutako liburuak 500 urte honeek kontakizunakaz eta argazkiakaz janzten dauz. Liburua 15 euroren truke salgai dago Aldauri fundazinoaren egoitzan, San Frantzisko auzoko Anti liburu-dendan eta auzoko hainbat tabernatan.