Eneko Sagardoy: "Handia filmak aktore lez baino, pertsona lez egiten deusta ekarpena"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urt. 4a, 21:00

Hilabete bat baino gitxiago falta da GOYA zine sarien banaketa ekitaldirako. Badakziue Jon Garaño eta Aitor Arregiren HANDIA pelikulak 13 nominazino eskuratu dauzela, tartean errebelazino aktorerik onenaren hautagaitzea dago; sari hori Eneko Sagardoy aktore durangarrak lortu leike. Madrilera filmaren promozinoa egiten urten orduko beragaz egon gara berbaz. GOYA sarien ekitaldia otsailaren 3an izango da eta bi aste geroago Eneko Sagardoyren beste pelikula bat estreinauko da "Errementari” izenekoa. Patxi Errementaria ipuinean oinarrituta dago eta Eneko Sagardoy, Kandido Uranga zein Ramon Agirre aktoreakaz lanean ikusiko dogu. Hau guztia gitxi balitz Eneko Sagardoy laster beste pelikula baten ikusi ahalko dogu, zezeilaren 16an Igor Legarreta zuzendari bilbotarraren lehenengo pelikulea estreinauko dalako.
Cuando dejes de quererme” luzemetraia deskribau deusku Eneko Sagardoyk.

Osorik irakurri