Horixe esan deusku Jon Elorduik, elizbarrutiaren Famiilia Orientazinorako Lagungo zentroko zuzendariak. Euren esperientziatik begiratuta, kasurik gehienetan gazteak gizarteratzen dira, bakar batzuetan izan ezik. Ibon Urrengoetxearen heriotzan zerikusia izan daben gazteei gogor eta sendo erantzun behar jakela dino, baina gogorkeria barik. Biktimario eta biktima dirala aldi berean, adinez txikikoak babestu egin behar dirala baina egindakoaren ardurea hartu behar dabela. 16 urtekoari adinez txikikoen legea ezarriko jako eta 13 urtekoaren kasuan gizarte zerbitzuek esku hartu eta gizarte lana egingo dabe beragaz.