Mintzanet-ek euskera ikasten dabilzanak (bidelariak) eta lehendik euskeraz dakienak (bidelagunak) alkartzen ditu, astean orduerdi inguruan alkarregaz on line berba egiteko. Une honetan ikasten dabilzan 40 pertsona inguru dagoz zain, ez dagoalako behar dan beste bidelagun. Joserra Onandiak jubilau eta gero ikasi dau euskeraz eta dino mintzanet oso tresna baliokoa izan dala berarentzat, horregaitik animau gura dau jentea izena emon eta parte hartzera, batez be lehendik euskeraz dakienak.