Leioak liderra menperatu dau. Non eta Mirandan bertan (1-2). Lander Iurrebaso aurrelariak Atetik saioan esan deuskunez, gehiago izan ziran. Orain, Caudal izango dabe aurkari, azkena. Lehenengoaren aurka lez, bardin urten behar da zelaira. Horixe uste dau Iurrebasok. Ibon Entziondo (Gernika) eta Ander Artabe (Portugalete) izan dira beste konbidadu biak Atetik saioan (Eguaztenetan, 14:30ean).