Bego Atxa (SARE): "Dispertsinoaren auzian umeak ahaztuenen artean dagoz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

SAREk herritarrei ideologien gainetik zapatuko Bilboko manifestazinora joateko deia egin deutse. SAREren ustez Espainiako eta Frantziako gobernuek ezarritako dispertsino politikeagaz amaitzeko jendartearen bultzadea ezinbestekoa da. Arratsaldeko 17:30etan La Casillatik urtengo dauen manifestazinoan aniztasuna nagusi izango dala esan deusku SAREko bozeroalea dan Bego Atxak. Sakabaneketaren auzian ahaztuenen artean presoen seme-alabak dagozala adierazo deusku eta motxiladun umeek biziten dabenari buruzko hausnarketea egin dau. Zapatuko manifestazinoa hasi orduko 11:30etan La Bolsa eraikinean adituen mahaingurua egongo da. Hortik aurrera Areatzan jarriko daben karpan Kepa Junkera, Porrotx eta bertsolariak izango dira protagonista.

Osorik irakurri