Liderrari aurre egitera, Urbietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urt. 11a, 00:00

Bizkaia Gernikak Quesos hartuko dau Urbietan, domekan (12:00). Valladolidekoak partidu guztiak irabazita dagoz. Iker Olaeta Gernikako jokalariak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, erronka polita daukie. Basurdek euren jokoa egin behar dabe, eta liderraren akatsei itxaron. Ezustekoa emoteko gogoz dagozala onartu dau Olaetak. Oihane Gil (Zuazo), Virginia Cobos (Leioa) eta Iñigo Postigo (Metropolitano) izan dira saioko beste konbidaduak. Waterpolo Leioak etxean jokatuko dau zapatuan. Cuatro Caminos izango dau aurkari. Zuazok Gijonerako osterea egin behar dau, Maviren aurka jokatzeko. Metropolitano, barriz, Bartzelonara doa urtea hasteko. San Andreu izango dau aurkari.

Osorik irakurri