CEBEK: "Enkarterrin eta Ezkerraldean EJak zeozer berezia egin beharko leuke"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urt. 12a, 00:00

CEBEK-ek 2018rako Eusko Jaurlaritzak baino hazkunde ekonomiko handiagoa aurreikusten dau. EJak aurtengo hazkundea %2,5ekoa izango dala esan eban abenduan. Iñaki Garcinuñok, CEBEK-eko buruak, zifra hori baino handiagoa izango dala adierazo dau. Garcinuño Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan saioan izan dogu gaur. Pedro Aspiazu sailburuak soldatak igoteko emoten dauen gomendioaz galdetuta, Garcinuñok igoerak ahal danean baino ez egiteko proposatu dau. EAEan langabeziaren joerea beherunzkoa dan arren Enkarterri eta Ezkerraldea lako eskualdeetan dagoan egoerea kezkatzeko modukoa dala aitortu dau CEBEK-eko presidenteak. Iñaki Garcinuñok EJri egoera horretan zuzenean esku hartzeko eskatu deutso. Euskal enpresek jasoten daben argindarraren tarifen erreformea apliketako eskatu dau CEBEK-ek. Erreforma hori EAJk eta PPk adostu eben baina Catalunyako Generalitat-ak errekurridu eban. Europako Batzordean gai hori ikertzen hasita dagoz. Europatik ebazpena heldu orduko tarifen errefomea apliketako eskatu dau patronalak, izan be era horretara euskal enpresek 100 milioi euro aurreztuko leukiez. Confebask-ek langabezia aurten %8ra bajauko dala esan dau, zentzu horretan baikor azaldu da Iñaki Garcinuño.

Osorik irakurri