Gaur egun EAEn dagozan organu emoleen %50 baino gehiago 60 urtetik gorakoak dira. Euskadin igaz milioi bat biztanleko 70,3 organu emole zenbatu ziran. Joerea gorunzkoa da ta zifra hori gaur egun Europan eredugarria da. Azken bost urteetan Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan emoleen kopurua 13 puntu hazi da. Lander Atutxa, Donostiako ospitaleko trasplanteen koordinatzaile nagusia da eta zifra on honeen arrazoia zein dan azaldu deusku. Pertsona nagusi batzuk uste dabe eurak ezin dirala emole izan baina errealidadeak kontrakoa azaltzen deusku. Azken urteetan emoleen perfila aldatu dala esan dau Lander Atutxak. Hilten diran pertsona guztien baino ezin da emolea izan. Lander Atutxak esan deusku familian, aldez aurretik, gai honetaz berba egitea oso garrantzitsua dala. Heriotz baten ostean familiengandik jasotako ezezkoen tasea etik beherakoa dala be esan deusku. Euskadiko Trasplanteetarako Koordinazino guneak estadu osoko ospitaleakaz sarelanean dihardu.