Ezustekoa emoteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urt. 18a, 00:00

Getxo Artea azkena da sailkapenean, Ohorezko Mailan. Gazteen alde egin dau klubak, eta denporaldia gogor doa. Iñigo Lugarezaresti kapitanagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Taldea ondo dagoela esan deusku, eta gazteak gogo handiz dabilzala. Salvador hartu behar dabe Faduran. Prest dagoz ezustekoa emoteko. Gernika nasaiago dabil sailkapenean. VRAC liderraren aurka 8-14 galduta dagoz basurdak. Eduardo Maidagan entrenatzailea pozik dago egindako lanagaz, baina gehiago nahi dau. Bartzelonara osterea daukie zapatuan. Zelai artifizialera egokitu beharko dabe. Iraia Garcia (BM Bilbao Atletismo Santutxu), Enara Bilbao (Bilbo FS) eta Naiara Diez (Lointek Gernika Bizkaia) izan dira beste konbidaduak gaurko saioa. Garciak Bizkaiko Kros Txapelketea irabazi dau senior mailan. Bilbok San Viatorren aurka jokatuko dau datorren jardunaldi honetan. Eta Lointek Gernika Bizkaiak atsedena dauka. 

Osorik irakurri