Euskal Herrian eta Londresen moda ikasketak egin ostean pasareletarako modea sortzen dau Ederrek. Koloretsua, ikutu geometrikoakaz, ausarta... Getxon, Vienan, Burgosen eta beste uri askotan hainbat sari jaso dauz eta orain ezkontzetako soinekoen diseinu sasoian sartuta dago buru-belarri. Londreseko Saint Martin’s zentro ospetsuan eukitako esperientziaren barri emon deusku eta udabarri-udarako joerez be berba egin deusku. Eder Aurrek 24 urte daukaz eta ziur asko etorkizun oparoa eukiko dau modaren munduan. Bere eredu nagusia Cristobal Balentziaga dala aitortu deusku.