Jabier Kalzakorta euskaltzainak Arratiako dantza koplen liburua aurkeztu dau. Labayru Fundazinoko ikertzaileak gerra-orduko koplak aztertu dauz, batzuk erdi galduta dagozanak dira eta beste batzuk ondino Arratiako jendartean mantentzen diranak. Labayruk daukan ahozko literaturearen bilduman kokatzen dan liburu honetan Zeanuriko kopladia edota Dimako koplak topau geinkez. Dantza-koplei begira, Arratia, Bizkaiko eskualderik emankorrena dala esan deusku Jabier Kalzakorta markinarrak.