Txillidaren 26 artelan grafikok osotuko erakusketea inaugurau dabe. Martiaren 11ra bitartean euskal eskultore handiak sortutako grabaduak ze motatakoak diran azaldu deusku Garazi Arrizabalagak. Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria dogu. 60garren eta 90garren hamarkaden artean Eduardo Txillidak sortutako grabaduak dira. Hurrengo egunetan erakusketea hurragotik ezagutzeko bisita-gidatuak antolatuko dabez. Erakusketako irudi guztiakaz eta azalpenakaz be 96 orriko katalagoa osotu dabe eta museoan eskuratzeko moduan dago. Artelan grafiko honeek Durangoko museora zelan heldu diran azaldu deusku Garazi Arrizabalagak.