Meatzaritzearen Museoak martiaren 31ra bitartean Eduardo Urdangaray foto-kazetariaren argazkiakaz "Tierra Negra" erakusketea eratu dau. Asturiaseko eta Bizkaiko meatzetako ehundaka erretratu egin dauzen argazkilari honek hango eta hemengo meatzarien bizimodua batu gura izan dau. Gallartan dagoan Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoko zuzendaria dan Haizea Uribelarreak erakusketa horretara eroan gaitu.