Zergaitik A25a indarkeria matxistearen kontrako egun lez eta ez beste bat?

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urt. 30a, 00:00

Ze historia dago horren atzean? Hori ezagutzeko, ezinbestean, Pabellón 6 gunean otsaileko astegoien guztietan taularatuko daben “Mi último baile” antzerki lanera hurreratu beharra dago. Dominikar Errepublikan Trujillo diktadorearen kontra altxau ziran lau emakumeren, lau ahizten historia kontauko deuskue. “Las Mariposas” taldearen historia (horibai, errealidadea eta fikzinoa nahastauta). 1960ko zemendiaren 25ean hil ebezan ahizta horreetariko hiru. Tania Fornieles aktorea, ahizta honeetariko baten pertsonaian murgildu da. Pabellón 6 guneko Gazte Konpainiak azken asteburu birako sarrera guztiak saldu dauz eta txarteldegian  sold out kartela atara behar izan dabe. Getari Etxegarai “Mi Último Baile” antzerki laneko zuzendaria da. Obrea estreinau orduko profesional handi askoren laguntzea euki dabela azaldu deusku.

Osorik irakurri