Sormena fintzeko substantzia aluzinogenoak hartzen ebazan Michauxren lanak Guggenheimen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 2a, 00:00

Bilboko Gugenheim Museoan gaurtik maiatzaren 13ra Henri Michauren 200 margo eta objektu ikusgai egongo dira. Artista garaikide honek zientzia, musikologia eta etnografiarekiko eban interesa bere obran isladatuta dago. Michauren margoak, orban ikusgarriak dira sarritan testuren bategaz lagunduta doazenak. Ana Lopez de Muniain Guggenheim Museoko komunikazino koordinatzailea da. Hemeretzigarren mendean Belgikan jaio eta 1984an Parisen hil zan artista europear hau poesia munduan hasi bazan be pinturara saltoa emotea ebatzi eban, zergaitia Ana Lopez de Munianek azaldu deusku. Drogak edo botika aluzinogenoak kontrolpean hartzen ebazan Henri Michauk, askotan Julian de Ajuriagerra psikiatra bilbotarrak lagunduta, bere helburua muturreko sorkuntzara heltzea zan.

Osorik irakurri