Hego Euskal Herriko musika talde eta bakarlariei zuzendutako ROCKEIN lehiaketea ostera be jatorku. Martiaren 24ra arte proposamenak jasoko dabez eta finala maiatzaren 12an izango da Basauriko Social Antzokian. Nerbioi-Ibaizabal eskualdean josten dan txapelketea da. Basauriko udalak antolatu egiten dau eta Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalek laguntzen dabe. Ibai Villapun ROCKEIN musika lehiaketako antolatzailea da eta berak datu guztiak emon deuskuz.