HIKA teatroaren eskutik, "Txarriboda" euskal kabaret edo musikala ezagutuz goaz apurka apurka. Bihar Azkoitian egongo dira eta etzi Hondarribian. Martxoan Gernika, Zornotza, Ermua edo Barakaldoko antzokietara helduko da txarribodea. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen dauen obra honetan makina bat aktore ikusi eta entzun ahalko doguz, horreetariko bat Kepa Errasti geurean izan dogu. Ezkontzez, inprobisazinoaz, Txusaren pertsonaiaz etabarrez egin dogu berba beragaz.