Otsailaren 28ra bitartean “Zentsurak” izeneko erakusketea bisitetako moduan egongo da. Zentsura At! Jaialdiaren barruan Agustin Ibarrolaren artelanak eta eskulturak batu dabez eta EHUko Paraninfoan, Abandoibarran, Bilbon ikusi ahal dira. “Zentsurak” erakusketan eskulturgile bizkaitarraren sasoi bi desbardindu nahi izan dabez. EHUko kidea dan Nerea San Martinegaz erakusketa honetaz berba egin dogu.