Eguaztenera bitartean Bilbo Zaharra Forum-ean Txomin Agirreren “Kresala” nobela klasikoaz berba egingo dabe hainbat adituk. Jardunaldiak hiru egunetan arratsaldeko 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira. Bilbo Zaharra euskaltegiak aurtengo etenik bako irakurraldirako Txomin Agirreren “Kresala” aukeratu dau. Irakurtaldi hori ekainean helduko da eta aldez aurretik jaurnaldi honeen bitartez euskal klasiko honi keinu bat egin gura izan deutse. Pedro Alberdi, Bilbo Zaharra euskaltegiko ordezkariagaz berbaz egon gara. Berbaldietan Txomin Agirrek 1906an idatzitako lan ezagunaz Beñat Sarasolak, Belen Altunak, Bernardo Atxagak, Leire Bibaok, Ana Urkizak eta Miren Agur Meabek euren eretxia emongo dabe.