Zuazok Valladoliden aurka jokatuko dau zapatuan, Lasesarren (19.00). Barakaldarrek irabazi egin behar dabe, goian egon nahi badabe. Oihane Gil kapitanak esan deuskunez, talde gaztea eta bizkorra da Valladolidekoa. Sailkapenean laugarren dagoz. Zuazok baino 5 puntu gehiago daukiez. Eduardo Maidagan (Gernika Bizkaia Rugby), Kevin Huber (Lointek Gernika Bizkaia), Isa Blanco (Bilbo FS) eta Jon Lopez (Leioa Waterpolo) izan dira gure beste konbidaduak.