Legeetan agertu edo ez, eskubidea bera euki badaukagula azaldu deusku Pilar Kaltzadak, galderea eginez: ia eskubideak ez diran existiduten legeak jaso arte. Argi eta garbi legeetan jaso orduko be eskubideak euki-eukiten dirala azaldu deusku. Gure Esku Dagok dinamikeaz, Portugaleten lehengo barikuan izandako mahainguruaz, urte honetarako asmoez eta bestelakoez hausnarketa interesgarriak itzi deuskuz.