Martiaren 1etik 4ra bitartean 1.500 musikari baino gehiagok 70 kontzertu inguru eskeiniko dabez “Musika-Música” jaialdian. Musika klasikoan oinarrituta interes handiko egitaraua antolatu dau beste behin Bilbao 700 Fundazinoak. Igaz 35 mila zaletu hurreratu ziran Bilboko Euskalduna Jauregira eta aurton beste horrenbeste itxaroten dabez. Musika-Música 2018 jaialdiko arrakastaren sekretuaz honakoa kontau deusku Bilbao 700 Fundazinoko zuzendaria dan Josune Ariztondok. Gerren arteko musikagileen piezak aukeratu dabez aurten. Eslabiarren artean Prokofiev, Sostakovich edota Rachmaninoven piezak entzun ahalko doguz. Eskandinabiakoen artean Nilsen edo Sibeliusen obrak aukeratu dabez. Europako Hegoaldeko Manuel de Falla, Marurice Ravel edo Jesús Guridi ez dira faltauko.