Enpresentzako argindar-tarifearen harira egin deuskuz adierazpenok Josune Gorospe EAJ-ko legebiltzarkideak. Borondatea egon ezkero argindar tarifea martxan ipinteko arazorik ez dagoela argitu deusku, ez dala derrigorrekoa aurrekontuak onartzea, lehengoak luzatutako egiteko modua dagoela. Akordioak beteteko eskatu dau. Horrez gain, autogobernu lantaldean akordioetarako modua egon badagoela uste dau Gorospek, eta Espainiagaz bardintasunean oinarritutako hartuemon behar dala adierazi dau.