BBK eta Gorabide alkartu dira proiektu honetan. Desgaitasunen bat daben pertsonak batzuetan ulertzeko arazoak eukiten ditue kudeaketaren bat egin behar dabenean, eta eurei informazino hori errezteko jarrerea sustatzea izango litzateke jarrera irisgarria. Desgaitasuna daben pertsonen autonomia lortu gura da, eta erakunde ezbardinetan kudeaketak egitea erreztu gura jake, alde horretatik ba autonomoak izan daitezan.