Bake topaketea zapatuan Zornotzan

 "Min-minean bake minez" goiburupean egingo da, lehen legez gaur egun be Bilboko elizbarrutiak bakearen alde egin gura dauela adierazteko. Iaz hainbat biktimak elizearentzat eta eliztarrentzat emondako oharrak batu ditue eta itaunak egingo dira horreetaz. Ondoren Javier Elzo soziologoak berbaldia emongo dau, ETAren mehatxupean egon zan hamar urte inguruan eta. Goizeko hamarretan hasiko dira ekitaldiak Zornotzako parrokian eta Karmengo ikastetxean. 

Osorik irakurri