Inpazientzia puntua dagoela esan deusku Katalunian bertan bizi dan Martin Aranburu politologoak, gobernu bako aldia luzatuz doalako eta preminea daukielako askok. Junts Per Catalunyua eta ERCren arteko harremana gaur egun ona ez dala adierazi deusku, baina adostasunera heldu beste aukerarik ez daukiela. Katalunian ezer adostu ezinik dagozala ikusita Espainiako gobenua nasai dagoela adierazi deusku.