Goyaren gorteak makina bat kolore daukaz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 14a, 00:00

Gaurtik maiatzaren 28ra bitartean Bilboko Arte Ederretako Museoan 96 margo eta pintore aragoiarrak Martín Zapaterregaz partekatzen ebazan 13 gutun ikusgai egongo dira. “Goya eta Gorte Ilustratua” lelopean Francisco Goyak XVIII. eta XIX. mendeetako Espainiako erregeen gortean margotutako erretraturik garrantzitsuenak batu dabez. Madrilgo “El Prado” museoak Arte Ederretako Museoari laga deutsozan dozenaka koadroei esker, inoiz Bilbon egon dan Goyari buruzko erakusketarik handienaren aurrean gagozala esan geinke. Erakusketearen ibilbideak sei atal daukaz. Lehenengoak Goyaren jaioterrira, Zaragozako Fuendetodos herrira eroango gaitu. Bigarrenean margolariak Madrilen bizi izan eban ehiza sasoia topauko dogu. Hirugarrenean Borboiko dinastiako Karlos III.aren eta Karlos IV.aren gortean Goyak pintautako erretratu ezagunak agertuko jakuz. Beste atal batzutan irudi femeninoak edota Goyaren lagunak agertuko dira. Azkeneko atalerako Francisco Goyak Euskal Herriagaz eukitako hartuemona itzi dabe. Sasoiko euskal heritarren eta nafarren erretratuak ikusi ahalko doguz. Arte Ederretako Museoko komunikazino saileko kidea dan Eneritz Gillenek datub guztiak emon deuskuz.

 

Osorik irakurri