Euskal nekazaritzearen historiaz mila orri eta 400 ilustrazino baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 15a, 00:00

Euskal nekazaritzearen historia batzen dauen “Agricultura en Vasconia” izeneko liburua aurkeztu dabe Etnikerrek eta Labayru Fundazinoak. EJren, BFAren eta BBK Fundazinoaren laguntzea euki dabe proiektu honetan. Mila orritik gora eta 400 bat ilustrazino daukazan liburuan nekazaritza tradizionalaz eta XXgarren mendean nekazaritzak izandako aldaketez berba egiten da. Liburuak 19 atal daukaz. Lehenengo atalean lur-sailen neurriak edota kokapena agertzen dira. Bigarren blokean nekazaritzarako egutegia azaltzen da eta pertsonentzat edo abereentzat izango diran produktuak zelan jagon kontetan da. Globalizazinotik urrun produktu barriak sortzerako orduan gure arbasoek egiten ebena aztertzeko momentu ona dala uste dau atzoko aurkezpenean egon zan Bittor Orozek, EJko nekazaritza eta arrantzarako sailburuordeak. ETNIKEReko koordinatzailea dan Ander Manterolak, Bingen Zupiria kultura sailburuak eta BFAko kultura diputadua dan Lorea Bilbaok be argitalpenari buruzko azalpenak emon ebezan.

Osorik irakurri