Izaro Andresek (Mallabia 1993) "Eason" izeneko bere disko barria kaleratu dau. Diskoa 10 abestiz osotua dago eta Donostiagaz lotzen dauzen kolore askotako bizipenetan oinarrituta. Lehenengo diskoagaz lortutako arrakastak lur jota laga ebala eta bizitzea aldatu izan jakola aitortu deusku. Horren ostean bere buruaren aurkitze fasean murgilduta egon dala aitatu dau eta "Eason" bide horren emoitza izan da. Entzuleak, bigarren lan honetan aurrekoan baino euskeraz sortutako abesti gehiago topauko dauz. Izaroren arabera erabagia oso naturala izan da. Martiaren 8an Bilboko Arriagaz Antzokian zuzenekoa eskeiniko dau Izarok, bezperan Donostiako Victoria Eugenian eskeiniko dauen zuzenerako sarrera guztiak agortu dira. Euskal Herrian, Galizian, Madrilen, Katalunian edota Mexikon makina bat kontzertu eskeiniko dauz. Izarok, aurrez aurre, hilabeteetako birea dauka.