Ziortza Villa txirrindulari bilbotarra fisioterapeutea da lanbidez eta ultrafondoko txirrindularia afizinoz. Igaz 2017an eta aurreko urtean 2016an Espaniako Ultrafondo txapelketea irabazi eban, 24 ordutan jarraian 740 kilometro egin ebazan, eta Munduko txapelketan seigarren geratu zan. Beragaz solasaldian izan gara Lau Haizetara saioan gaur.