AIKO taldeak dantza tradizionalean oinarritutako asteburua antolatu dau Arratian, Areatzako bainuetxean hain zuzen be. Martiaren 3an eta 4an, zapatuz eta domekaz Luzaideko dantzetatik Arratiako jotetara doan abaniko koloretsua eskeiniko dabe. Ikastaroa emoten Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi laborda eta Sabin Bikandi arituko dira. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian "Torrijaldia 2018" ikuskizuna eskaini barritan AIKO taldeko Sabin Bikandigaz euskal dantzen mundua goitik behera astintzen jardun dogu.