Hurre, laguntzarako proiektua

 Bermeo eta Mundakako eliztarrak batu dira Hurre proiektuan, euren ordu libreetan laguntzea emoteko asmoz. Umeekin hasiko dira beharrean, batez be kanpotik etorribarri diranen semealabekin, eta euren bitartez hurreratu gura dabe familiengana. Bariku honetan hasiko dira, 18:30ean, fraileen Bermeoko lokaletan. Proiekua gura daben guztientzako zabalik dago, eta ahalik jente gehien batu gura dabe laguntzarako Hurre proiektuan. 

Osorik irakurri