Julen Elgeta:"industrian kalidadeko enplegua dago"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 21a, 00:00

Lanbide Heziketan industriagaz zerikusia daben ikastetek urteera ona dala azaldu deusku, laneratzea ia osoa dala. Dana dala, ziklo guztiak ez dira beteten. Gaur egun industria arloan eskeintzen dan enplegua kalidadekoa dala nabarmendu deusku. Lanbide Heziketan neskak ikasleen erdia inguru dira, baina batez be zerbitzuekin zerikusia daben ikasketetara bideratzen dira. Industrian eta antzeko zikloetan be izena emon daien animau behar dirala esan deusku HETELeko Julen Elgetak, eta hori gizarte osoaren zeregina dala. Lanbide Heziketako legea be laster egongo ei da amaituta, eta hori eurentzat oso lagungarri izango ei da. 

Osorik irakurri