Guda Dantza: "Tekno-menpekotasunean bizi gara, gizatasunetik urruntzen"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 21a, 00:00

Guda Dantza musika taldeak Argibideak disko barria aurkeztu eban atzo. Hamaika kantuz osotutako disko honen bizkarrazurra SKA doinuek osotu arren Guda Dantzakoek oraingoan elektronikeari, rap-ari edo funkyari keinuak egin deutsiez. Gaietan oso kritiko agertzen dira, teknologia barrien gatibu bizi garela eta horrek gizatasunetik urrundu gaituela dinoe.Taldea 2012an Uribe Kostan sortu ebentik 70 kontzertu jo dabez eta martiaren 9an, bi aste barru Bilboko Stage Live aretoan disko barria publikoari helarazoteko kontzertua joko dabe. Alainek, Jonek eta Anderrek lan barriari buruzko azalpen guztiak emon deuskuez.

Osorik irakurri