Txomin Agirre baloreetan saridun First Lego League-en

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 21a, 00:00

 Proiektu berezia eroan dabe lehiaketara Bilboko Elizbarrutiko Txomin Agirre ikastolakoek: itsasoan batutako plastikoagaz adreiluak egitea errefuxiatuentzako etxeak eregiteko. Uraren kudeaketea izan da txapelketearen aurtongo gai nagusia. Plastikoak itsasotik kentzea garrantzitsutzat joten dabe gazteok, gaur egun kutsadura arazo handia sortzen dabelako. Baina beste buelta bat emonda, plastiko horreekin adreiluak egitea posible zala ikusi eben, eta adreiluok errefuxiatuentzako etxeak egiteko erabiltea. Hau egiten ebilzala baloreak landu zituen, eta baloreok kanta baten batu. Abesti hori saritu dabe First Lego League txapelketan, baloreen atalean. Lehenengo sariagaz gustura dagoz, aurrera egiteko gogotsu.

Osorik irakurri