Saskibaloi egokituko Kopea Bilbon jokatuko da astegoien honetan. Txurdinagako kiroldegian saskibaloirik onena ikusteko aukerea egongo da. Bilbo BSR-k helburu bakarra dauka, irabaztea. Lehen aurkaria Kanaria Handia izango da zapatuan (12:00). Irabazi ezkero, Norteren eta Midebaren arteko irabazlearen aurka jokatuko dau arratsaldean (19:00). Finala domekan izango da (12:00). Xabi Mungia Bilbo BSR-ko jokalaria itxaropentsu agertu da Bizkaia Lehian saioan. Beste hainbat konbidadu be izan ditugu gaur: Oihane Gil (Zuazo), Damaris Egurrola (Athletic), Mikelats Rodriguez (Getxo Rugby), Iñigo Postigo (Metropolitano) eta Leire Sarasola (Leioa).