Ilustrazinoak egin eta ipuinak sortzeko lehiaketea martxan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 22a, 10:00

Ipuin mundura hurreratuko gara izan be ELKAR argitaletxearen ilustrazino eta ipuinen lehiaketak 10garren edizinoa beteko dau. Umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko lehiaketa honetan ilustrazinoak nabarmenduko dabez. Irudiak sortzeko edozein material erabili ahalko da: tenperak, errotulkiak, ordenagailuko programak etabar luzea. ELKARetik Peio Añorgak idatzitako Ametsen Basoa ipuina aukeratu dabe eta lehiaketan parte hartuko daben ume edo gazteek ipuin horri irudiak ipini beharko deutsez. Ipuina ilustrau edo ilustrazinoa ipuin bilakatu ahalko da. Lan guztiak apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira eta maiatzaren 27a orduko saridunak ezagutzera emongo dabez.

 

Osorik irakurri