Joseba Sarrionandia idazle iurretarra Habanako Unibersidadean eskatutakoa baino gehiago emoten dabilela eta erakundeak holako irakurle bat eukitea luxua dala esan deusku Irene Larrazak. Miren Arzallusek orain dala bi hilabete laga eban Etxepare Institutoko zuzendaritzearen ardurea orain Irene Larraza tolosarraren eskuetan dago. Irenegaz institutoak 2018rako daukazan erronkez, euskal diasporaz eta Etxeparek mundu osoan daukazan katedrez eta irakurletzaz berba egin dogu.