Kopearen bila, Burgosera

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko ots. 22a, 00:00

Saskibaloi egokituko Kopea Burgosen jokatuko da astegoien honetan. Bilbo BSR-k helburu bakarra dauka, irabaztea. Lehen aurkaria Kanaria Handia izango da zapatuan (12:00). Finalaurrekoa arratsaldean jokatuko dau, sailkatzen bada, eta finala domekan izango da (12:00). Xabi Mungia Bilbo BSR-ko jokalaria itxaropentsu agertu da Bizkaia Lehian saioan. Beste hainbat konbidadu be izan ditugu gaur: Oihane Gil (Zuazo), Damaris Egurrola (Athletic), Mikelats Rodriguez (Getxo Rugby), Iñigo Postigo (Metropolitano) eta Leire Sarasola (Leioa).

Osorik irakurri