Horixe adierazi deuskue ESAN sindikatuko Unai Garabietak eta Aimar Illarramendik. Ertzainen falta hori Athletic-Spartak partiduaren operatiboan be igarri zala. Euren arabera modu bi baino ez dagoz holako gertaerei erantzuteko: efektibo gehiagogaz edo bitarteko gogorragoekin. Egueneko gorabeherak aztertu ditugu eurekin, eta ertzaintzako promozino barrien kontua be bai. Eurak esan deuskue hurrengo urteetan lanean hasiko diran baino ertzain gehiago jubilauk dirala. Honetan Madrilek erreztasunik ez dauela ipinten adierazi deuskue.