Legen Beltza, Moonloop eta Etorkizun Beltza taldeen kontzertuagaz hasiko da zapatuan bostgarren Lekuek festibala Gernika Lumon. Martiaren 3tik 11ra bitartean egitarau bete betea prestatu dabe antolatzaileek. Musika emonaldiak, tailerrak, argazki erakusketea, hitzaldiak, proiekzinoak, disko azoka etabar. Astran, Arima edo Ospa tabernatan eta Iparragirren izango dira emonaldiak besteak beste. Indira Garcia antolatzailea izan da gurean.