Bilbao Athletic oso indartsu dabil etxean. Azken partidua Racing-i irabazi deutso (3-0). Play-offeko ateetan dabil Gaizka Garitanoren taldea, eta helburua gora egitea da. Horixe adierazi deusku Gaizka Larrazabal hegalekoak, Atetik saioan. Aitor Ramos (Arenas) eta Iñigo Orozko (Sestao) izan dira beste konbidadu biak.