Pentsinoak hobetzeko Madrilen proposamen ugari egin dabela esan deusku Itxaso Atutxak, eta berton be pentsinoak osotzen dituela ahal daben neurrian. Emakumeen eguneko huelgea dala, eta aldarrikapenekin ados dagozala azaldu deusku, eta ordu laureneko kontzentrazinoak deitu ditu EAJ-k martiaren 8rako. Bakotxaren esku itzi dabe huelgarako erabagia. Gai horretaz, Euskal Itun Ekonomikoaz, autogobernu lantaldeaz, Madrilgo aurrekontuez eta Kataluniako egoereaz egin deusku berba Itxaso Atutxa EAJ-ko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.