BM Bilbao Atletismo Santutxu taldeak Espainiako Txapelketea irabazi dau taldeka, kros luzean zein laburrean. Laburrean, lehenegoz. Iraia Garciak txapela lortu barri pista estaliko lasterketak daukaz astegoien honetan. Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, 1.500 metroan bere markarik onena egitea dau helburua; eta, 3.000 metroan, domina bila urtengo dau. Espainiako Master Txapelketetan parte hartuko dau. Iker Olaeta (Gernika Rugby), Naiara Diez (Gernika Saski), Asier Arpon (Metropolitano Hockey), Xabi Mungia (Bilbo BSR) eta Jon Lopez (Leioa Waterpolo) izan dira beste konbidaduak. Metropolitanok 4. tokia bereganatzeko aukerea dauka domekan, Jujolen aurka. Lointek Gernika Saskik Perfumerias Avenida hartuko dau Malosten (Domekea, 13:00).