Igaz aurreko urteetan baino jente gehiagok jo eban Euskal Herriko Unibertsidadeko Aldezlearengana. 157 pertsonak jo eben Iñigo Urrutia aldezlearen laguntzea eskatzen, 164 kasu aurkeztuz. Urrutia iazko maiatzetik da EHUko Aldezlea, hau da, bertako arartekoa. Berak esan deusku gatazka bako unibertsidaderik ez dagoala. Dana dala, nahiz eta iaz aurreko urteetan baino kasu gehiago euki, konfliktibidadeak ez dauela gora egin. Unibertsidadeko edozein eragilek jo leike aldezlearengana: ikasleek, irakasleek eta irakasleak ez diran unibertsidadeko beharginek. Unibertsidadetik kanpoko jenteak be jo eban iaz eurengana. Teknologia barrien erabilerea dala-eta be euki ditu kexa batzuk, plagioak egiten diralako. Aldezleak plagioen kontrako protokoloa proposatu dau hau ikusita. Iñigo Urrutia Libarona EHUko Aldezlea gure goizeko saioan izan dogu.