Munduko Sokatira Txapelketea jokatzen dabilz Txinan. Gaztedik urrezko dominea lortu dau 540 kiloan. Gizonetan zidarrezkoagaz konformau behar izan dau gizonezkoetan. Martiaren 8an izateko, lorpen garrantzitsua laukiztarrena. Bizkaia Lehian emakumeak izan dira protagonista bakarrak gaur. Ana Hormaetxe (Gernika KESB), Oihane Gil (Zuazo), Garazi Uriarte (Getxo Errugbia), Virginia Cobos (Leioa Waterpolo) eta Iraia Garcia (BM Bilbao Atletismo) izan dira gure konbidaduak. Gizonen eta emakumeen kirolen artean ezbardintasuna hainbat arlotan nabari dabe. Esate baterako, diruan, babesleak lortzean, sarietan, hedabideen oihartzunean, eta abar.